Re: [itzul] Cierre sem á ntico
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Ots 2, 14:16:26, CET 2006
Bere baitan esanahi osoa du, eta halako zerbait.
X.
El 02/02/2006, a las 14:17, Bakun escribió:
> Arratsalde on, denei.
>
> Ikasleentzako egungo liburuetan, "testu" kontzeptuaren definizioa
> ematean,
> "está caracterizado por su cierre semántico y comunicativo" aipatzen da
> beti, baina horrek zer esan nahi ote duen batere adierazi gabe. Guk
> ulertu
> dugunez, "bere esanahia uler dadin eta komunikagai duena komunikatzeko
> beste
> ezeren beharrik ez duen egitura" da.
>
> Nola emango zenukete, edo nola eman izan da?
>
> Hona hemen guri bururatutako aukera batzuk:
>
>
>
> "Esanahi eta komunikagarritasun aldetik beregaina da"
>
> "Beregaintasun semantikoa eta komunikatiboa du" (?)
>
> Baliteke oso gauza jakina izatea, eta, beraz, hala bada, barka gure
> ezjakintasuna.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago