[itzul] Zenbakia aurreratzea

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
As, Ots 7, 16:15:09, CET 2006


    <<Euskal Herriko Jendarte Foroaren 10. Topaketa>>.
    <<Euskal Herriko Jendarte Foroaren X. Topaketa>>.


Ni ere egitura horien alde. Bestea oso nahasgarria izan daiteke, ez baita
gauza bera «3. Munduko Pilotazaleen Biltzarra» eta «Munduko Pilotazaleen 3.
Biltzarra», konparazio batera.

Ez dut arrazoirik ikusten hor ahozko egituratik aldentzeko, erdarazko
diseinu grafikoaren morrontza ez bada. Izan ere, karteletan zenbaki ordinal
hori nabarmendu nahi izaten dute maiz; diseinua gaztelaniaz prestatuta
etortzen da, eta euskarazkoa hortxe sartu behar, nola edo hala... Diseinua
euskaraz sortuz gero, ez litzateke hain zaila zenbakia lerro hasierara
ekartzea:


        Euskal Herriko Jendarte Foroaren
                        10. Topaketa


Hortxe hamarra nabarmendu, eta kito.

Gero arte,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago