[itzul] paso elevado

Gaizka julenlarri a bildua euskalnet.net
Ost, Ots 8, 11:03:07, CET 2006


Kaixo!

Zenbait hiri errepidetan oinezkoentzako pasaguneak altxatu dituzte, ibilgailuen abiadura moteltzeko asmoz. Erdaraz "badén" esaten diogu, baina euskaraz, zulogunea edota sakangunea bezalako ordainak ez dakit oso zuzenak diren kasu jakin honetarako, berez, ez dago zulorik, eta bailarako uren ibiari ez dagokio ere.
Errepide gainean joaten dena "oinezkoentzako gaineko pasagunea" askotan erabiltzen da, baina beste horri zer?

"oinezkoentzako pasabide altxatua"  emateari ondo deritzozue, edota ordain zehatzaren bat badago hortik...?

eskerrik asko.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago