[itzul] RE: Froga/Proba

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Ast, Ots 9, 10:53:11, CET 2006


Egun on, itzulkideok!

	Azalduta dagoen arren, hori dela eta, hor duzue ZALANTZA-DANTZAN
agertzen dena, eta nahiko argigarria gertatu zitzaiguna:
"FROGA/PROBA  Ez dute esanahi bera,
Frogatu aditzaren esanahiak badu nolabaiteko lotura egia/guzurra
baieztatzearekin:
Ezin da inor erruduntzat jo, frogarik gabe (baieztatu).

Probatu besterik da: 1. indarrak neurtzea; 2. edariak dastatzea.
Azterketa-probetan hamabost puntu lortu ditu (neurtzeko).
Alkatea bera izango da sagardoa probatzeko egunean (dastatzeko)."

	Agur bero bat,

	
> ----------
> De: 	itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	jueves 9 de febrero de 2006 10:10
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 21 bilduma, 16. zenbakia
> 
> Message: 3
> Date: Wed, 08 Feb 2006 15:47:23 +0100
> From: z-nikolas a bildua ej-gv.es
> Subject: [itzul] proba eta froga
> To: itzul a bildua postaria.com
> Message-ID: <2ED7E53BA7B6B24AA701DC4084B1265A0C8CF524 a bildua aex02>
> Content-Type: text/plain
> Kaixo:
> Zalantza bat dugu: 'proba' eta 'froga' adiera semantiko berdinak dituzte?
> Elhuyarren begiratuta badirudi froga hitza zabalagoa dela 'proba' baino,
> baina adiera batzuetan sinonimoak izan daitezkeela dirudi (ik. Proba
> jasotzen baitu)
> Eukaltzaindian begiratuta, ordea, badirudi gauza ezberdinak direla , izan
> ere, froga horrela agertzen da definiturik: froga 'zerbait egia dela
> finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena': euskararen antzinatasunaren
> frogarik ez dute aurkitu han; *liburuaren lehen frogak e. liburuaren lehen
> probak.
> Laguntzerik bai?
> Aldez aurretik, eskerrik asko. Zelai
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago