RE: [itzul] leche de inicio / leche de continuación

GOIKOETXEA G LANGARIKA, IRATXE goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Or, Ots 10, 10:40:09, CET 2006


Egun on, Itsaso:

Umeak, esne hutsa barik, beste janari batzuk ere hartzen hasten direnean,
esne mota aldatzen die pediatrak. Bigarren esne horri 'leche de
continuación' edo 'leche de complemento' esaten zaio gaztelaniaz, 'follow-on
milk' ingelesez, eta 'lait de suite' frantsesez. Interneten begiratuta,
'jarraipeneko esne' topatu dut Consumer aldizkarian.
Eta horren aurreko esnea izendatzeko 'hasierako esne', artikulu honetan.

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=5302

Ordain egokiak, nire ustez. 

Ondo segidu,

Iratxe



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago