ER: [itzul] a mitad de precio

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Ots 10, 11:40:41, CET 2006


"Bide(aren) erdian" eta "erdi bidean" gauza bera ez direla argiago dago,
baina, hor ere, "prezio(aren) erdian" ez da, nik ezagutzen dudan euskaran,
"erdi prezioan". Demagun, esate baterako, prezio zifraz luze bat entzuten
ari garela: orduantxe esan genezake egoki "prezio(aren) erdian" utzi dugula
saltzailea, izuturik handik hanka eginda.

Baina tira: batzuk bidegurutzeak eta gurutzebideak ere nahasten dituzte.


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Itzultzailea - Eibarko
Udala
Bidalia: ostirala, 2006.eko otsailak 10 11:28
Nora: Itzul (E-mail)
Gaia: [itzul] a mitad de precio
Garrantzia: Altu


Herriko denda batek "dana (sic) prezio erdian (sic)" jarri du horren
aldamenean "todo a mitad de precio"  erderazkoa duela. Nire iritziz txarto
dago eta zerbait jartzekotan " dena erdi prezioan" edo "X dena/guztia erdi
prezioan" jarri beharko luke. Zuen iritzia jaso gura nuke.

Begoņa Azpiri Eguren
Eibarko Udala / Itzulpen Zerbitzua / Ego Ibarra batzordea
Untzaga plaza z/g, Eibar, 20600
e-postak: egoibarra.ei a bildua eibar.net - itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Telefonoak: 943708421/23
webgunea: www.egoibarra.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago