[itzul] Impuesto/tributo

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Al, Ots 13, 12:23:10, CET 2006





Honelako testuinguruetan (Euskalterm), behintzat, bereizketa moduko bat
egiten dute, nahiz eta sinonimotzat hartzen dituzten:

"Tributuzko dirubideak dira zalantzarik gabe Estatuko Administrazio
Publikoek dituzten sarreretan espezierik garrantzitsuena. Eta hori ez
kopuruz bakarrik, Estatu modernoen dirubiderik handienak direlako, baizik
eta zientifikoki kategoriarik landuena eta legegintzaren aldetik arautuena
delako ere bai. Tributua helpide edo mekanismo juridiko bat baino ez da,
ente publikoek diruak (zerga-diruak) lortzeko erabiltzen dutena. Mekanismo
honek, pertsona jakin batzuen kontura ente publiko bati diru-kopuru bat
ordaintzeko obligazioa sortzen du, legeak aurrez ikusitako suposamendu
jakin batzuk gertatzen direnean. Tributua, beraz, obligazio bat da,
diru-kopuru bat entregatuz betetzen dena. Zentzu honetan tributua defini
daiteke esanez, diru-prestazio bat egitea dela, ente publiko baten alde,
honen premiak osatzeko, zeina legeak zuzenean sorterazten baitu, legeak
berak ezarritako egitate batzuen egikaritzatik".

Karlos del Olmo


karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago