[itzul] Impuesto/tributo
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Ots 13, 16:18:13, CET 2006
Espainian gaur egun indarrean dagoen zerga-sistemak ez luke euskararen eremu
semantikoa bortxatu behar. Izen espezifikoak hiru dira eta euskaraz zerga,
tasa eta kontribuzioa esaten diegu. Hirurak izendatzeko hitz bakarra behar
dela... hala behar bada, behar duenak eta behar duenean, proposamen gisa,
"zergak eta", "zergak oro har" edo "zergak adiera zabalean"... eta
latinzaleak "zergak lato sensu" erabil lezake egoki denean. Gaztelaniaz ere
horrelakoetan (hitz bi ez dauzkatenean), espezifikorako "(...) propiamente
dicho(s)/dicha(s)" esaten da, bada.
Askotan, gehiegitan beharbada, gaztelaniaren "gelaska" semantikoak euskaraz
bete-betean eman beharrean sentitzen gara. Beraiek, ordea, ez dute premia
hori sentitzen, hizkuntza burujabeari dagokion bezala, eta ez dute,
adibidez, "hermano de varón" egiten, are gutxiago mailegutan "anaya"
hartzen.
Ideia bat da, hausnarrean erabiltzeko.
Jon
> -----Mensaje original-----
> De: e-zuazabeitia a bildua ej-gv.es [mailto:e-zuazabeitia a bildua ej-gv.es]
> Enviado el: lunes, 13 de febrero de 2006 12:16
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Impuesto/tributo
>
> Egun on
>
> "Impuesto/tributo" bereizten duzuen eta ze ordain erabiltzen duzuen jakin
> gura nuke.
>
> Edurne Zuazabeitia Olabe
> EHAA
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago