[itzul] servidumbre de vuelo

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Ots 14, 13:37:26, CET 2006


Zortasun hitzaren inguruko hausnarketa eztabaida gune honetan egin genuen
aspaldi Madalen eta biok, ni EHUn lanean nenbilenean (zuzenbide zibileko
departamentuan). Beraz, aukera egonez gero interesgarria izan zitekeen mezu
hura berreskuratzea, bertan gaia sakon aztertzen genuela gogoratzen baitut.

Boteprontoan eztabaida horretaz gogoratzen dudana zera da: 'zor'-ek kutsu
negatiboa du, eta 'tasun'-ek, ordea, positiboa.

Zalantzan jartzen genuen, beraz, ondo sortuta ote zegoen 'zortasun'
terminoa. 

Kontua da euskaraz 'bide-zor' esaten zaiola gaztelaniazko 'servidumbre de
paso'-ri. Eta bide-zor horretatik abiatuz aspaldi norbaitek 'zortasun' sortu
zuen 'servidumbre' esateko.

Hemen oso kontu bitxi bat gertatzen da: euskaldunon eta Gaztelako
zuzenbidearen arteko ikuspegi kontrajarria azaltzen da. Euskaldunontzat
pairatu behar dugun zor bat da, finkaren jabeak  beste batekiko duen zorra.
Gaztelaniako zuzenbidearentzat ordea, eskubide bat da, norbaitek duena eta
finkaren jabeari inposa diezaiokeena. Gauza beraren bi ikuspegiak azaltzen
dira, mundu bakoitzak bere ikuspegitik arautzen du.

Gaztelaniaz, esan bezala, servidumbre hori eskubide bat da (norbaitek beste
batena den finkatik pasatzeko duen eskubidea) eta eskubidearen ikuspegitik
arautua dago. Euskaldunontzat, aitzitik, 'bide-zorra' obligazioa bat da,
alegia, finkaren jabeak jasan behar duen zerbait.

Zuzenbide zibileko artikuluak euskaratzerakoan kontraesan hori azaltzen
zitzaigun maiz eta zaila egiten zitzaigun euskaraz ulertzea finkaren jabea
ez den batek   "zortasuna du", hain zuzen, zorra finkaren jabeak duenean.
Beste era batera esanda, 'tasun' horrek zor bat eskubide bihur lezake?

Ez dakit zer edo zer argitu dizuedan edo gehiago nahastu zaituztedan. Hala
balitz, barkatu.Gorago esan dudanez, aspaldiko mezu hartan uste dut kontua
argiago azaltzea lortu genuela.
 

Ondo izan. Zelai



----Mensaje original-----
De: Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
[mailto:aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es] 
Enviado el: martes, 14 de febrero de 2006 13:13
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] servidumbre de vuelo

Bai, zentzuzkoa dirudi zure esanak. Dena dela, "zortasun" hori han-hemen
dabilenez, ongi legoke jakitea zer dioten zuzenbide kontuetan ni baino
jantziago daudenek.

Aitzol

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes 14 de febrero de 2006 13:02
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] servidumbre de vuelo


Uste dut 'hegal-zor' nahikoa dela. Hara Euskaltzaindiak:
hegal 1 'teilatuaren, kapelaren,... ertza'. 2 Ipar. eta Naf. 'hegaztien
hegoa'. 3 'arrainen igeri organoa'

zorbide 'bide-mota, lur jabedunean zehar igarotzen dena'

Hain zuzen, ez dakar "hegalkin", eta horixe da 'hegal'. Laburra ondo badago,
zertarako luzatu, ezta?
Bestetik, ez dakar '*zortasun-bide' ("zortasun" ere ez), eta "zortasuna" zer
litzateke (Izen + -tasun)? Zorraren izaera? Ez zorra. Nolanahi ere, hemen
ere 'zor' laburra esanda nahikoa bada, zertarako luzatu, ezta?


-----Mensaje original-----
De: Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
[mailto:aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es] 
Enviado el: martes, 14 de febrero de 2006 12:40
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] servidumbre de vuelo

Nafarroako Aldizkari Ofizialean "hegalkin zortasun" erabili izan da.

Aitzol

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de ITSASO EZENARRO EGURBIDE
Enviado el: martes 14 de febrero de 2006 12:32
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] servidumbre de vuelo


Egun on!

Badakizue hirigintzako kontzeptu horri nola esaten zaion euskaraz?

Eskerrik asko!

Itsaso



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago