[itzul] servidumbre de vuelo
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ots 14, 16:15:30, CET 2006
Konkretua den guztietan (ia kasu guztiak dira honelakoak), bidezorra (edo
hegal-zorra edo dena delakoa) konkretatu behar litzateke euskaraz. Alegia,
"servidumbre (de paso)" "bidezorra" izanik, ez deritzot ondo gaztelaniaz
"servidumbre de paso" jarri beharrean, erredundantzia saihestearren eta
testuinguruak ematen duelako, "servidumbre" soilik erabiltzen denean
euskaraz "zortasun" edo beste zerbait erabiltzeari, esan behar duguna
"bidezorra" bada eta ez besterik.
Bestalde, "zorra" soilik esaten denean, testuingururik gabe, diru-zorra edo
gauzazko zorra ulertzen denez, "eskubide-zorra" erabil liteke bide-zorra,
hegal-zorra eta gainerakoak multzoan izendatzeko (proposamen bat da),
zalantzazko "zortasun" horretara jo barik (praktikan oso gutxitan izango du
"servidumbre" hitzak esanahi orokor hau).
Gainera, "'bidezorra duen lur(raren) jabeak' 'bidezor-eskubidea
duena(rena)ri' utzi behar dio bidetik pasatzen" (beste proposamen bi:
bidezorra vs. bidezor-eskubidea). Uste dut positibo eta negatiborik ez
dagoela eta pasiboa eta aktiboa ondo markatzen direla, ezer argitzen ez duen
"-tasun" zalantzazkora jo barik. Azkenik, "lur nagusia" onartzen den
testuinguruan, "menpeko lurra" ere onar liteke, edota, "zortasunpeko" egin
beharrean, zergatik ez "zorpeko lurra", bidezorraz ari garela aurretiaz argi
badago...
Jon Agirre
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago