[itzul] servidumbre de vuelo

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Ots 15, 10:58:05, CET 2006


	Ideia bi, labur-labur, zerrendakideak ez aspertzeko.

	1.- <<Servidumbre>>-ren arazoa ez da fraseologikoa, terminologikoa
baizik. <<Servidumbre>> bere horretan, huts-hutsik, kontzeptu bat da?
Orduan, deitura bat behar du. Hortik aurrera, <<servidumbre>> mota bat baino
gehiago badago, euskaraz izen-elkarketaren bidez oso ondo bereiz dezakegu
bakoitza.

	2.- Testugintzan egilea burujabea da. <<Servidumbre de paso>>-ri
buruzko testu bat idatzi behar badut, nahi dudana egingo dut: a) kontzeptu
hori aipatu behar dudan bakoitzean izen oso-osoa erabili; b) hiperonimo
batera jo: <<servidumbre>>; c) sintaxiaz baliatu, eta <<igarotzeko
eskubidea>> edo antzeko zerbait eratu; d) sinonimo batera jo, eta
<<zorbide>> esan (hori bai agertzen da Hiztegi Batuan).

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago