ER: [itzul] Curso de posgrado sobreconstruccion sostenible

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ots 15, 13:19:29, CET 2006


Hara: neuri ere sartu didazue beldurra teman tematzen segitzeko, baina zer
egingo diogu.

Lehengo kontua errepikatu besterik ez: itzultzeko halako lanak ematen
dizkiguten (edo hartzen edo harrarazten dizkiguten) erdarazko "sostenible"
asko ez dira neohizkuntzako konstrukto insostenible samarrak baino, eta ni,
sentitzen dut, poztu egiten naiz euskarak muzin egitea eta Euskaltzaindiaren
erabakiek trabak jartzea halakoak klonatzeari, nahiz eta, ez bainaiz hain
bihozgogorra ere, erruki ditudan halako hizkera-puzkera egunero toreatu
behar duenari.

Bestalde: "jasangarri" (ala "eramangarri") onartzea ote arazook
desagerraraziko lituzkeen makilatxo magikoa?

Eztabaida luzatu eta zabaldu nahi duena, betor bihar iluntzean Koldo
Mitxelenako saiora.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
Bidalia: asteazkena, 2006.eko otsailak 15 10:48
Nora: ItzuL
Gaia: RE: [itzul] Curso de posgrado sobreconstruccion sostenible


(ni ere beldur naiz, Karlos, eta zalantza egin dut mezu hau idatzi edo
isildu)

Proba egin zenezake, 'eraikuntza finkoa' jarrita :-)

Bromak aparte, nik uste dut arazoa hor dagoela (baina baliteke arazorik ez
izatea, eta ni gaiarekin itsututa egotea). Badakit Juan Garziak beti
bilatuko duela ordainen bat (eta badakit Juani ez diodala argudiotan
irabaziko), baina, diagnosiaren puntu batean  besterik ez bada, uste dut
ados egongo garela: 'sustainable/permanent' (ingelesez), 'durable/permanent'
(frantsesez) eta 'sostenible/permanente' (gaztelaniaz)  bikoteak batera edo
ia elkarren ondoan gertatzen direnean, ez dago arazorik. Euskaraz, begia
itxi eta 'iraunkor/iraunkor' bikotea bikia eman nahi ez badugu behintzat,
badugu arazoa.

Hortik aurrera, iretenbideetan ez gara, ziur asko, ados etorriko:

-aukera bat da lehendik 'iraunkor' erabiltzen zen kasuetan, sistematikoki,
beste zerbait erabiltzen hastea: 'batzorde iraunkorra', adibidez, beste era
batera esaten hastea. Zerrenda honetan administrazio-hizkuntza ni baino
askoz hobeto ezagutzen duzuenok bazarete, eta izango duzue zer esana
(aldaketen kostu soziala, estandarizazioa, beti zerotik hasi beharra...).

-beste aukera bat, inork defenditu nahi badu: bi 'iraunkor' horiek lehian
daudenean -arazoa sortzen denean, alegia-, bat aldatzea eta 'finko' edo dena
delakoaz ordezkatzea. Kamaleoiaren irtenbideak, nik uste, uneko arazoa
konpondu bai, baina arazo gehiago sortuko ditu gerora.

-beti izango dugu aukera esateko horiek ez direla benetako terminoak eta ez
ditugula zergatik mimetikoki itzuli behar. Eta, kasu batzuetan, ados nago.
Ez dut uste 'por unas fiestas sostenibles' gisakoak euskaraz nahitaez
kalkatu behar ditugunik (hori, dena den, ez zaio berehalakoan kaskoan
sartuko sustainable-ren modak jotako politikariari, itzulpena agindu eta
ordaindu dizunari alegia). Baina beste kasu batzuetan ez da erraza hori
baztertzea, Karlosen zalantzak lekuko.

-aukera gehiago? Bai, baina...

(basamortuan predikua egitea akigarria baita)

Alfontso Mujika


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Enviado el: miercoles, 15 de febrero de 2006 9:39
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Curso de posgrado sobreconstruccion sostenible






Ia beldur naiz tema honekin berriro halako tematsu plazara agertzearren,
baina agertu berri zait testu batean; _iraunkor_ jarriko nuke, baina
eraikuntza iraunkorra izan daiteke?


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago