[itzul] Curso de posgrado sobreconstruccion sostenible

hekoepa a bildua gipuzkoa.net hekoepa a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 15, 13:23:31, CET 2006



		Saioa ez al da San Jeronimo kaleko Udal Liburutegian? edo besteren batez ari zinen?

> -----Mensaje original-----
> De:	itzul-bounces a bildua postaria.com [SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Juan Garzia Garmendia
> Enviado el:	miércoles, 15 de febrero de 2006 13:19
> Para:	ItzuL
> Asunto:	ER: [itzul] Curso de posgrado sobreconstruccion sostenible
> 
> Hara: neuri ere sartu didazue beldurra teman tematzen segitzeko, baina zer
> egingo diogu.
> 
> Lehengo kontua errepikatu besterik ez: itzultzeko halako lanak ematen
> dizkiguten (edo hartzen edo harrarazten dizkiguten) erdarazko "sostenible"
> asko ez dira neohizkuntzako konstrukto insostenible samarrak baino, eta ni,
> sentitzen dut, poztu egiten naiz euskarak muzin egitea eta Euskaltzaindiaren
> erabakiek trabak jartzea halakoak klonatzeari, nahiz eta, ez bainaiz hain
> bihozgogorra ere, erruki ditudan halako hizkera-puzkera egunero toreatu
> behar duenari.
> 
> Bestalde: "jasangarri" (ala "eramangarri") onartzea ote arazook
> desagerraraziko lituzkeen makilatxo magikoa?
> 
> Eztabaida luzatu eta zabaldu nahi duena, betor bihar iluntzean Koldo
> Mitxelenako saiora.
> 
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
> Bidalia: asteazkena, 2006.eko otsailak 15 10:48
> Nora: ItzuL
> Gaia: RE: [itzul] Curso de posgrado sobreconstruccion sostenible
> 
> 
> (ni ere beldur naiz, Karlos, eta zalantza egin dut mezu hau idatzi edo
> isildu)
> 
> Proba egin zenezake, 'eraikuntza finkoa' jarrita :-)
> 
> Bromak aparte, nik uste dut arazoa hor dagoela (baina baliteke arazorik ez
> izatea, eta ni gaiarekin itsututa egotea). Badakit Juan Garziak beti
> bilatuko duela ordainen bat (eta badakit Juani ez diodala argudiotan
> irabaziko), baina, diagnosiaren puntu batean  besterik ez bada, uste dut
> ados egongo garela: 'sustainable/permanent' (ingelesez), 'durable/permanent'
> (frantsesez) eta 'sostenible/permanente' (gaztelaniaz)  bikoteak batera edo
> ia elkarren ondoan gertatzen direnean, ez dago arazorik. Euskaraz, begia
> itxi eta 'iraunkor/iraunkor' bikotea bikia eman nahi ez badugu behintzat,
> badugu arazoa.
> 
> Hortik aurrera, iretenbideetan ez gara, ziur asko, ados etorriko:
> 
> -aukera bat da lehendik 'iraunkor' erabiltzen zen kasuetan, sistematikoki,
> beste zerbait erabiltzen hastea: 'batzorde iraunkorra', adibidez, beste era
> batera esaten hastea. Zerrenda honetan administrazio-hizkuntza ni baino
> askoz hobeto ezagutzen duzuenok bazarete, eta izango duzue zer esana
> (aldaketen kostu soziala, estandarizazioa, beti zerotik hasi beharra...).
> 
> -beste aukera bat, inork defenditu nahi badu: bi 'iraunkor' horiek lehian
> daudenean -arazoa sortzen denean, alegia-, bat aldatzea eta 'finko' edo dena
> delakoaz ordezkatzea. Kamaleoiaren irtenbideak, nik uste, uneko arazoa
> konpondu bai, baina arazo gehiago sortuko ditu gerora.
> 
> -beti izango dugu aukera esateko horiek ez direla benetako terminoak eta ez
> ditugula zergatik mimetikoki itzuli behar. Eta, kasu batzuetan, ados nago.
> Ez dut uste 'por unas fiestas sostenibles' gisakoak euskaraz nahitaez
> kalkatu behar ditugunik (hori, dena den, ez zaio berehalakoan kaskoan
> sartuko sustainable-ren modak jotako politikariari, itzulpena agindu eta
> ordaindu dizunari alegia). Baina beste kasu batzuetan ez da erraza hori
> baztertzea, Karlosen zalantzak lekuko.
> 
> -aukera gehiago? Bai, baina...
> 
> (basamortuan predikua egitea akigarria baita)
> 
> Alfontso Mujika
> 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> Enviado el: miercoles, 15 de febrero de 2006 9:39
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Curso de posgrado sobreconstruccion sostenible
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> Ia beldur naiz tema honekin berriro halako tematsu plazara agertzearren,
> baina agertu berri zait testu batean; _iraunkor_ jarriko nuke, baina> 
> eraikuntza iraunkorra izan daiteke?
> 
> 
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago