[itzul] leibniz-en esaldi bat

Garikoitz Knörr gari a bildua nonbait.com
Ost, Ots 15, 18:30:53, CET 2006


(Ni ere berandu. Barkatu)

> leibnizek alemanez eman zuen noski

"Noski" hori bigarren adieran(*) eman baduzu, ados: neronek ere hala uste
nuen-eta. Bestela, kontuz; izan ere, Karlosek aipaturiko eztabaidan,
behintzat, Leibnizek esaldia jatorriz frantsesez adierazi zuela esaten da:
"Pourquoi il y a plutôt quelque chose que rien?".

Ohar hori, besterik ez. Euskarazko itzulpenari dagokionez, orain arte hemen
azaldu direnak baino hoberik ez zait bururatzen.

Gero arte,

Garikoitz

(*) 2 g.er. 'beharbada, dirudienez'





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago