[itzul] Nafarroako itzultzaileentzat edo hango berri dakitenentzat

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Or, Ots 17, 12:40:47, CET 2006


Aitzolek dioen bezala, Nafarroako Gobernuaren webgune ofiziala gaztelaniaz bakarrik dago eta lotura egin daiteke Nafarroako Aldizkari Ofizialarekin, euskarazko edizioarekin alegia, kontsultak eta egiteko.

Oker ez banaiz, gaztelaniaz bakarrik egoteagatik eta euskaraz ere egon dadin eskatzeko, Euskara Kultur Elkargoak errekurtsoa aurkeztu zuen, eta, hain zuzen ere, joan den astean atera zen prentsan (ibili naiz interneten bilatzen, baina ez dut aurkitu) epaileek emandako epaia, Elkargoaren aurka eta Gobernuaren alde, hau da, ontzat (legezkotzat) ematen duena oraingo egoera. Uste dut Elkargoak ez duela auzia horretan utziko eta jarraituko duela ildo berean, edo beste bideren bat erabiliz, eskatzen duena lortzeko, baina oraingoz honela gaude!

Mikel 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
Enviado el: viernes, 17 de febrero de 2006 12:11
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Nafarroako itzultzaileentzat edo hango berri dakitenentzat

Agian Aldizkari Ofizialeko itzultzaileek emanen dizute erantzun argiagorik, baina, nik dakidala webgunea gaztelania hutsean dago. Uste dut webgunean euskaraz dagoen lotura bakarra Aldizkari Ofizialera eramaten zaituena dela.

Aitzol

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Enviado el: viernes 17 de febrero de 2006 12:05
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Nafarroako itzultzaileentzat edo hango berri
dakitenentzat






Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialaren euskarazko bertsioaren bila
nabil eta ez dut aurkitzen. Laguntzerik?

MIla esker aitzinetik.






Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago