[itzul] concurso provincial de perros de muestra sin muerte
Enrike
kultura a bildua elgeta.net
Al, Ots 20, 10:02:00, CET 2006
Muestra hori "paradia" da, hau da, galeper, eper, faisai edo dena delakoa
somatzen dutenean geldirik gelditzea, "muestra" egitea. Guretzako oilagor
txakurrak dira, eta arraza berezikoak izaten dira. Bi talde nagusi dira:
kontinentalak (bretoiak, brakoak, Dratharrak...) eta irletakoak (setterrak
eta pointerrak batez ere). "Sin muerte" horrek adieraziko du ez dela
hegaztirik hilgo, batez ere, bilatze lana eta "paradia" neurtuko edo
sarituko dira, ez hildako hegaztia ekartzea, hilgo ez denez.
Nola esaten zaion "perros de muestra" horri? Ideiarik ez, bilatu beharko
nuke. Begiratuko dut elkartera "perros de muestra" jartzen duen kartelik
iritsi den.
Enrike Gorrotxategi
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Itzultzailea - Eibarko Udala
Enviado el: lunes, 20 de febrero de 2006 9:10
Para: Itzul (E-mail)
Asunto: [itzul] concurso provincial de perros de muestra sin muerte
Importancia: Alta
Perros de muestra: erakustxakur (Euskalterm). Zalantza: txakur horiek
"erakusketa-muestrarakoak" baino ez al dira? Arraza berezikoak aldi dira?.
"sin muerte": nik soberan ikusten du esaldi horretan -helburua txakurraren
abilezia erakustea bada, txoririk akabatzeko premiarik ez dute izango...
Azkenean: nola emango zenukete esaldi hori
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago