ER: ER: [itzul] Salto al vacio

Ortzuri Olaetxea itzultzaile a bildua pasaia.net
Al, Ots 20, 12:48:43, CET 2006


Ez zait gaizki iruditu; besterik gabe galdetu dudanean hain nabarmena 
zen niretzat esan nahi zuena (testuingurua banuelako, noski), ez zaidala 
beharrezkoa iruditu.

Testuingurua gutxitxo zehazten dudala behin baino gehiagotan esan 
didate; nik erantzunak bildu eta gero gehien komeni edo egokitzen 
zaidana hartzen dut, baina, jakina, horrekin  doble lan eragiten dizuet.

Hurrena zehaztuko dut gehiago



Juan Garzia Garmendia escribió:

>Barkatu gaizki iruditu bazaizu testuingurua erreklamatzea, baina oraindik
>ere ez dakit zein den (esapidea ezaguna izatea beste kontu bat da), eta
>haren arabera aukeratu behar litzateke ordain egokia.
>
>-----Jatorrizko mezua-----
>Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Ortzuri Olaetxea
>Bidalia: astelehena, 2006.eko otsailak 20 11:59
>Nora: ItzuL
>Gaia: Re: ER: [itzul] Salto al vacio
>
>
>Denok aski ezaguna dugun esamoldea denez, ez zait iruditu beharrezkoa
>denik.
>
>Juan Garzia Garmendia escribió:
>
>  
>
>>Iudizkoa bada: "(hondorik gabeko) leizera jauzi egitea".
>>Bestela, zergatik ez: "(sokarik gabeko) zubiing".
>>
>>Hala ere, eman (ez) duzun testuingurarekin, baliokideak asmatzea bai dela
>>"hutsean amiltzea"...
>>
>>-----Jatorrizko mezua-----
>>Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>>[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Ortzuri Olaetxea
>>Bidalia: astelehena, 2006.eko otsailak 20 09:59
>>Nora: itzul a bildua postaria.com
>>Gaia: [itzul] Salto al vacio
>>
>>
>>Egun on,
>>
>>ba al dakizue hori edo horren baliokidea nola den euskaraz?
>>
>>Eskerrik asko
>>
>>
>>
>>
>>    
>>
>
>
>  
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago