[itzul] Circulación de vehículos extraviales

Ortzuri Olaetxea itzultzaile a bildua pasaia.net
Ost, Ots 22, 10:05:16, CET 2006


Egun on,

ez dakit kasualidadea edo zer ote den, baina atzo bertan ibili ginen gu 
ere esaldi hori bera itzultzen Pasaiako Portuko seinaleak euskaraz 
jartzeko.
Ulertu ere zuek ulertu duzuen horixe ulertu genuen, baina kontuan 
hartuta hor normalean fenwishak, dumperrak eta halakoak ibiliko direla 
(normalean behintzat eskabadorak eta halakoak ez), karga-ibilgailuak 
jartzea proposatu genuen. Jakina, esparrua hainbeste zehaztea arriskua 
izan daitekeenez, zer moduz "laneko ibilgailuak" edo halakoren bat?

Erabakitzen dena guretzat ere lagungarri

Kulturgintza escribió:

>Egun on!
>
>Errepide normaletatik ibili ezin diren ibilgailuak dira, (excavadorak, fenwhisak, eta antzekoak). Guri Bidez kanpoko ibilgailuak okurritu zaigu, baina egia esan ez daukagu batere argi, beraz, proposmenak-eta gustura hartuko ditugu.
>
>mila esker
>
>  
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago