[itzul] Kanta baten itzulpena

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Or, Ots 24, 08:45:16, CET 2006


Arabako Foru Aldundiak argitaratutako Euskal Kantutegian bertsio hau daukagu.

Kantutegia nori zuzendua dagoen kontuan hartzekoa da eta, hala, "Kantaurrean" dio:
<<Euskal kantuen altxorrean interesa izan dezakeen edonori dago zuzendua, eta batez ere, euskara ikasten edo sakontzen ari denari. Areago, bereziki Arabako gizartean pentsatuz burutu da, helburu didaktiko argiarekin. Helburu horrek gidatu du kantuen aukera eta horien aurkezpena.>>

Gaztelaniarako itzulpenaren inguruan, beste ohar hau dakar:
<<Azkenik, hitz bi itzulpenaren inguruan. Batetik, iruditu zaigu euskara ikasten ari denari edo aztertzeko interesa duenari oso ondo etorriko zaiola, ulertzeko lana asko errazten baitu. Bestetik, itzulpena berariaz egin dugu ia hitzez hitzekoa, ederlanetara jo gabe, euskara ikasten ari denak hizkuntza horren moldea, egitura eta kadentzia ahalik eta ondoen harrapa dezan, nahiz eta gaztelaniaz batzuetan gordin geratu.>>

37
MAITIA, NUN ZIRA?

Maitia, nun zira? Nik ez zitut ikusten,
ez berririk jakiten. Nurat galdu zira?
Hala kanbiatu da zure deseina?
Hitz eman zenereitan, ez behin, bai berritan, enia zinela.

Ohikoa nuzu. Enuzu kanbiatu.
Bihotzian beinin hartu, eta zu maitatu.
Aita jeloskor batek dizu kausatu.
Zure ikustetik, gehiago mintzatzetik, hark nizu pribatu.

Aita jeloskorra! Zuk alaba igorri,
arauz ene ihesi, komentu hartara!
Har'eta ez  ahal da sarturen serora:
fede bedera dugu, elkarri eman dugu, gauza segurra da.

Zamariz iganik, jin zazkit ikustera,
ene kontsolatzera, aitaren isilik:
hogei eta lau urte baditut beterik:
urte baten burian nik eztuket ordian aitaren axolik.

37
MAITIA, NUN ZIRA?

¿Dónde estás, querida? No te veo,
ni tengo noticias de tí. ¿Dónde te has perdido?
¿Así has cambiado de intención? 
Me diste tu palabra, no una, sino dos veces, de que eras mía.

Soy la de siempre. No he cambiado.
Pues lo cogí en el corazón, y te amé.
Un padre celoso lo ha causado,
ha sido él quien me ha privado de verte y hablarte más.

¡Padre celoso! ¡Tu enviaste a tu hija
sin duda huyendo de mí, a aquel convento!
Aún así, espero que no se meta monja:
tenemos una misma fe, nos la hemos entregado, es cosa segura.

Sobre una acémila has venido a verme,
a consolarme, a escondidas del padre:
tengo ya veinticuatro años cumplidos:
en cuanto pase un año, entonces no me importará el padre.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: jueves, 23 de febrero de 2006 8:33
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Kanta baten itzulpena



Egun on.

"Maitia nun zira" kantaren itzulpena behar dut (gaztelaniara).
Segur aski egina egonen da nonbait ere.
Inork baldin badaki non aurkitzen ahal dudan...

Aldez aurretik, eskerrik asko
Fernando Rey



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago