[itzul] ambiente

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Ots 24, 13:43:12, CET 2006


Ez ba, "bar de ambiente" batek ez du zertan "de ambiente homosexual" izan,
edo gure inguruan behintzat ez da horrela erabili izan, horrelako tabernarik
ez zegoenean ere "bar de ambiente" barra-barra erabiltzen zelako, "kopeoko"
tabernak-edo adierazi nahian, gau-girokoak, alegia, baina markatu gabeak;
beste kontu bat da "bar de ambiente" ere erabili izana giro homosexualekoak
direnak izendatezeko, marka hori ezktatuta, zuk diozun arrazoiengatik, ziur
asko. Gaur egun ere oraindik "bar de ambiente" sarri erabiltzen da
homosexual-girokoak ez diren tabernak izendatzeko, Google-n begiratzea
besterik ez duzu, eta ezagutzen duzun ingururen batean bilaketa egiten
baduzu, agian lagungarri suertatuko zaizu puntu hori argitzeko.
----- Original Message -----
From: <merka a bildua artez.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, February 24, 2006 1:29 PM
Subject: Re: [itzul] ambiente


Eta bar de ambiente ez al da "bar de ambiente (homosexual)"? Esan edo
idazten ez bada ere, estalian hori dagoela uste dut. Horregatik proposatu
nuen giro homosexualeko taberna. Erdaraz estaltzen bada, zergatik euskaraz
ere? Ezkutatu beharrekoa al da? Hori beste kontu bat da.

Ugaitz (iritzi xumeduna).
  ----- Original Message -----
  From: irene
  To: merka a bildua artez.net ; ItzuL
  Sent: Friday, February 24, 2006 12:03 PM
  Subject: Re: [itzul] ambiente


  Nier ustez, hola ez da kontu bera.
  "Giro homosexualeko taberna" zera da, "bar de ambiente homosexual".
  Baina hemen eskatzen dena "bar de ambiente" da, eta desberdina da
erregistro aldetik.
  Esan "anbienteko taberna" edo "giroko tabenak" esaten da kalean, kalko
hutsez.


  El día 23/02/06, merka a bildua artez.net <merka a bildua artez.net> escribió:
    Giro homosexualeko taberna, zer moduz?

    Ugaitz.


    ----- Original Message -----
    From: "Amaia Apalauza" < amaiabai a bildua yahoo.es>
    To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
    Sent: Thursday, February 23, 2006 10:51 AM
    Subject: [itzul] ambiente


    Egun on,

    Nola esango zenukete "bar de ambiente"? (Alegia, gehienbat homosexualak
    elkartzen diren taberna)

    Eskerrik asko.

    Amaia.


    ---------------------------------

    LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
    Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
    http://es.voice.yahoo.com







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago