[itzul] ambiente

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Ots 27, 09:27:56, CET 2006


Gaizkak:
"Badirudi "ambiente" berba erabiliz, homoxesualitatea ezkutatu nahian 
gabiltzala..."

Ez dakit hori dirudien. Nik neuk, ez ezkutatu ez agertu. Itzul-en galdera
hau ikusi eta ematen zen esanahia irakurri arte, nik ez dut esamolde hori
hain esanahi murritz eta zehatzean ulertzen izan, testuinguruaren arabera
baizik. Beraz, ez dakit "...ezkutatu nahian..." baina, nolanahi ere, ez
"gabiltzala", baizik eta, agian, Dabiltzala esan behar litzateke, ni ez
bainabil ezer ezkutu nahian.

Izan ere, beti aldeztu izan dut zehaztasuna hizkuntza pragmatikoan,
administrazio-hizkeran, adibidez, nahiz eta horretarako jatorrizkotik
aldendu. Baina, batzuetan, eta hau da kasu bat, konnotazioak ere itzuli
behar dira, konnotazioak denotazio bihurtu barik. Horregatik, eta ez ezer
ezkutatzeko, "giroko taberna" da "bar de ambiente"ren ordain egokia, nire
ustez.

-----Mensaje original-----
De: Gaizka [mailto:julenlarri a bildua euskalnet.net] 
Enviado el: viernes, 24 de febrero de 2006 11:58
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ambiente

Badirudi "ambiente" berba erabiliz, homoxesualitatea ezkutatu nahian 
gabiltzala, beraz, euskaraz beste hainbeste egitea... egokia izango ote da?
----- Original Message ----- 
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, February 23, 2006 12:31 PM
Subject: RE: [itzul] ambiente


"Giroko taberna" nahikoa da. Zer girotakoa den, ulertzaileak jakingo du, eta
ez badaki, "bar de ambiente"k esaten duen beste ulertuko du. Batean
esplizitatzen ez bada, zergatik euskaraz bai?

-----Mensaje original-----
De: Amaia Apalauza [mailto:amaiabai a bildua yahoo.es]
Enviado el: jueves, 23 de febrero de 2006 10:52
Para: Itzul
Asunto: [itzul] ambiente

Egun on,

  Nola esango zenukete "bar de ambiente"? (Alegia, gehienbat homosexualak
elkartzen diren taberna)

  Eskerrik asko.

  Amaia.


---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago