[itzul] partidaren irudia / partidako irudia

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Ost, Urt 4, 14:24:39, CET 2006


Egingo nuke gehienetan biak direla zuzenak.

Bizkaiko/Bizkaiaren mapa

Leku-izenak ageri direnean, ostera, "nongo"rako joera izaten da. Dena den,
horrelakoetan ere biak ala biak iruditzen zaizkit egoki:
Londresen/Londreseko argazkiak.

Oker ez banago Sunbilan (bestela, zuzendu, Patxi, ustez zuri entzun nizun
eta) "etxearen giltza" egiten dute, gehienok "etxeko giltza egingo genukeen
arren.

Genitiboaren gainean eratutako etorkizun-atzizkia ere bitua da: "ikusiKO
nahiz ikusiREN".

Kontuak kontu, nik halakoetan itauna egiten dut: "zeren/zereko/nongo/noizko
irudiak?". Nik kasu horretan "partidako irudiak" esango nuke, baina beste
aukera ere balekotzat hartuta.

Urte berri ona izan dezazuela.


iņigo


> 
> Gaur bat etorri ezinda gabiltza. Ea laguntzen diguzuen.
> 
> Egoera: oraingo makina digital berri horietako baten bisorea.
> Bisorean, atzoko partidua, San Mamesekoa, Athletic eta Real Madril. Jokaldi
> bat, jakina, ez partidua osorik.
> 
> Zer ote da bisorean ikusten dena?
> 
> · Partidaren irudia
> ALA
> · Partidako irudia?
> 
> Lagunduko luke kontua argitzen pluralean jartzeak?
> 
> · Partidaren irudiak?
> 
> · Partidako irudiak?
> 
> Eskerrik asko
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago