[itzul] partidaren irudia / partidako irudia

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Ost, Urt 4, 19:23:24, CET 2006


Emango genuke orain baino lehenago ere jorratu dela plaza honetan gai hori 
bera.
Baina, ekarpentxo bat egitearren eta Iñigok esandakoaren haritik, 
galdegaiak eman ohi du argibidea. Hala ere, gerta liteke bi galdegai berdin 
egokitzea kasu berari (partidarenean bezala).

Bereizte aldera, leku-izenetan nahikoa argi geratzen da genitiboak ikuspegi 
oso edo orokor batera garamatzala. Hau da, "Bizkaiaren mapa" Bizkaia 
osoarena dela ulertuko dugu beti (agian bada horrela ulertzen ez duenik), 
baina Bizkaiko mapak izan litezke bat baino gehiago. Arratiakoa, adibidez, 
Bizkaiko mapa dela ezin ukatu, baina nekez esango dugu Bizkaiarena  dela.

Partidara itzulita, zilegi al da aurreko pararafoan esandakoa hemen 
estrapolatzea?
Partidaren irudia (partida osoarena) egunkari-artikulu batean eman liteke, 
baina, bisore batean?

Ezertan lagungarri izango ginelakoan, agur eta erdi.
Urtea guztioi izan dakigula on.


Asierri erantzuteko, :
>Egingo nuke gehienetan biak direla zuzenak.
>
>Bizkaiko/Bizkaiaren mapa
>
>Leku-izenak ageri direnean, ostera, "nongo"rako joera izaten da. Dena den,
>horrelakoetan ere biak ala biak iruditzen zaizkit egoki:
>Londresen/Londreseko argazkiak.
>
>
>iñigo
>
>
> >
> > Gaur bat etorri ezinda gabiltza. Ea laguntzen diguzuen.
> >
> > Egoera: oraingo makina digital berri horietako baten bisorea.
> > Bisorean, atzoko partidua, San Mamesekoa, Athletic eta Real Madril. Jokaldi
> > bat, jakina, ez partidua osorik.
> >
> > Zer ote da bisorean ikusten dena?
> >
> > · Partidaren irudia
> > ALA
> > · Partidako irudia?
> >
> > Lagunduko luke kontua argitzen pluralean jartzeak?
> >
> > · Partidaren irudiak?
> >
> > · Partidako irudiak?
> >
> > Eskerrik asko
> >





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago