[itzul] Donostia-Getaria uharteak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Urt 9, 12:16:03, CET 2006
Iaz, orain hilabete egindako itauna erantzun barik geratu zen. Harrezkero
hiru lekutan aurkitu dut (hirurak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa
Zuzendaritzaren mapak) "Punta Izarri" Getariako behinolako uhartea, orain
lurmuturra, izendatzeko. Badu inork toponimo hori baieztatzerik lurmuturra,
uhartea, tontorra, parkea... edo (zeo)zer izendatzeko? Mendi edo muņo
horretan San Anton parkea dago, han kartel batean ageri denez. Izarri eta
San Anton izenek leku edo elementu geografiko ezberdinak izendatzen dituzte
ala lehiakideak dira? Toponimo baten lekuan bestea jarri da? Edo toponimo
batek besteari bultza egin dio hark izendatzen zuen lekua edo elementu
geografikoa aldaraziz? Ala ezer ez?
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago