[itzul] Donostia-Getaria uharteak

oihana lertxundi egurbide oihanalertxundi a bildua hotmail.com
Al, Urt 9, 12:20:15, CET 2006


Nire izeko getariarrak esan didanez, hori Getariako arratoia izenez ezaguna 
den horren inguruan dagoen haitz bat da. Ez da San Anton mendia bera, baizik 
horren azpian, itsasoan, dagoen haitzetako bat. Eta normal samarra da 
nonbait haitzek, mendiak berak ez ezik, izena edukitzea; hor daude baita 
Masoparri eta abar.

Ez dakit argi dagoen, bestela galdetuko diot berriz



oihana





>From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
>Reply-To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>To: itzul a bildua postaria.com
>Subject: [itzul] Donostia-Getaria uharteak
>Date: Mon, 09 Jan 2006 12:16:03 +0100
>
>Iaz, orain hilabete egindako itauna erantzun barik geratu zen. Harrezkero
>hiru lekutan aurkitu dut (hirurak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa
>Zuzendaritzaren mapak) "Punta Izarri" Getariako behinolako uhartea, orain
>lurmuturra, izendatzeko. Badu inork toponimo hori baieztatzerik lurmuturra,
>uhartea, tontorra, parkea... edo (zeo)zer izendatzeko? Mendi edo muņo
>horretan San Anton parkea dago, han kartel batean ageri denez. Izarri eta
>San Anton izenek leku edo elementu geografiko ezberdinak izendatzen dituzte
>ala lehiakideak dira? Toponimo baten lekuan bestea jarri da? Edo toponimo
>batek besteari bultza egin dio hark izendatzen zuen lekua edo elementu
>geografikoa aldaraziz? Ala ezer ez?
>
>
>
>Jon
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago