[itzul] 1ª mitad del siglo XX
Agurtzane Mallona
amallona a bildua euskal.deusto.es
Ost, Urt 11, 09:13:38, CET 2006
Urte berri on denoi:
Hemen natorkizuei galdera lelo batekin. Historia eta literaturako
temario batzuk itzultzen ari naiz eta badakizue sarritan zelan
banatzen dituzten gertakariak edo autoreak bi zatitan edo hirutan (1º
tercio...). Zuek zelan esango zenukete, XX. mendearen 1. erdia, 2.
erdia, ala 1. zatia, 2. zatia? Niri neuri zatia ateratzen zait baina Gaiak
bildumako liburuetan begiratu eta erdia azaltzen da. Zuek zelan
jokatuko zenukete edo zer egiten duzue halakoetan? Mila esker
aldez aurretik.
Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago