[itzul] Sentimiento albiazul

Inaki Luzuriaga aizkomendi a bildua yahoo.com
Al, Urt 16, 15:46:40, CET 2006


--- Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkarlanean.com>
wrote:

> Kolore zuriak ez du sinonimorik nik dakidala, baina
> urdinak bai: azula 
> esaten da Bizkaiko hainbat lekutan, blua Iparraldean
> batzuek.
> 
> "Txuri-azula" irreal samarra egiten zait hala ere,
> eta "txuri-blu", 
> berriz, komiko hutsa. Baina  bueno, posibilitatea
> behintzat hor dago.
> 
> X.
> 
> 
> El 16/01/2006, a las 12:05, huisl108 a bildua ej-gv.es
> escribió:
> 
> > Egun on.
> >
> >  
> >
> > http://www.sentimientoalbiazul.com 
> > <http://www.sentimientoalbiazul.com/>
> > helbidean ikusiko duzuenez, Alaves kirol taldearen
> jarraitzaile batzuek
> > plataforma bat sortu dute, eta euskaraz "Albiurdin
> Sentipena" jarri 
> > diote
> > behin-behineko izena (txuri-urdinekin ez nahasteko
> edo)
> >
> > Plataforma horretako batek komentatu didanez,
> gustura jasoko lituzkete
> > iradokizunak-eta, "Sentimiento albiazul" hori
> euskaraz nola eman.
> >
> >  
> >
> > Aldez aurretik, mila esker.
> >
> >  
> >
> > A. Amorrortu Amarica.
> >
> >  
> 
Niri ordea txuri-azula oso egokia iruditzen zait
txuri-urdinen aldaera moduan erabilita; arrazoirik ere
ez litzaioke faltako; izan ere, Arabako euskaratik
gorde diren lekukotzetatik dakigunez (toponimia,
Landuccio etab.), bertako euskarazko hitzak
erromantze-latineko forma euskaratuak ziren beste
euskalkietan baino gehiago beharbada (madura<padul,
las Gobas haitzuloak, lupua etab.)

__________________________________________________
Do You Yahoo!?
Tired of spam?  Yahoo! Mail has the best spam protection around 
http://mail.yahoo.com 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago