[itzul] Sentimiento albiazul
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urt 17, 09:50:13, CET 2006
Huskeria da, baina argudio potoloez janzten denean isilik geratuz gero
badirudi onartu egiten dituzula. Horregatik esan nahi nuke "bertako
euskarazko hitzak erromantze-latineko forma euskaratuak ziren beste
euskalkietan baino gehiago beharbada" ikusteko dagoela. Eta batez ere, hori
ez da argudioa "azul" bultzatzeko, "erromantze latineko forma euskaratua"
barik, itxura denez Hispaniako arabierak, gaztelaniaren bitartez
(erromantze-latinetatik pasatu gabe), XX. mendeko ahozko euskalki batzuetara
ekarri duen berba delako.
Arrazoiak bilatzen hasita "alba" onartzeko arrazoiak bila ditzakegu
toponimian (cf. Peņalba: Aiarako mendia, paradoxa bada ere bi izen dituena,
hots, Montenegro eta Peņalba; ikuspegia zer den). Hau bada
erromantze-latinetikoa baina hori ez da arrazoi ez argudio izen arrunt
batean alba bultzatzeko ("albaurdin" edo "albazul" izango litzateke, hala
ere).
Bestalde, ez dut aurkitzen arrazoirik ez oinarririk "txuri" egiteko. Izan
ere, mendebalde guztian eta abar, "zuri" esaten da. "Txuri-urdinak"
Donostiakoak badira, han hala esaten delako da; alegia, Bilbokoak ez dira
txuri-gorriak "zuri-gorriak" baizik, ezta Donostiakoak zuri-urdinak
"txuri-urdinak" baino. Hortaz, Gasteizkoak zergatik ez dira izango
"zuri-urdinak" eta kito? Hala dira eta, bertako eran esanda.
Jon
-----Mensaje original-----
De: Inaki Luzuriaga [mailto:aizkomendi a bildua yahoo.com]
Niri ordea txuri-azula oso egokia iruditzen zait
txuri-urdinen aldaera moduan erabilita; arrazoirik ere
ez litzaioke faltako; izan ere, Arabako euskaratik
gorde diren lekukotzetatik dakigunez (toponimia,
Landuccio etab.), bertako euskarazko hitzak
erromantze-latineko forma euskaratuak ziren beste
euskalkietan baino gehiago beharbada (madura<padul,
las Gobas haitzuloak, lupua etab.)
__________________________________________________
Do You Yahoo!?
Tired of spam? Yahoo! Mail has the best spam protection around
http://mail.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago