[itzul] Sentimiento albiazul

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
As, Urt 17, 14:43:01, CET 2006


Kontu bakarra  da  gaztelaniaz  pentsatu  dala  eta orain  gu
itzulpen/egokitzapen   ariketa  egiten gabiltzala, asmo onenarekin.

Kirol kontuetatik jarraituta,  herrien jardueren arabera,  Beasaingoak
talde "bagoneroa",  Eibarrekoak talde "armeroak",  Arrasatekoak "
"cerrajeroak", Barakaldokoak  "fabrilak".
Eskerrak   Zeanuriko fabrikan "kokoak"   eta Zeberion " txugelasoak"  egiten
direla.
Baina demagun erarik egokiena emonda,  erabiliko dute euskera, eguneroko 
jardunean,  dana dalakoa
adierazteko?

Garikoitz



----- Original Message ----- 
From: "Inaki Luzuriaga" <aizkomendi a bildua yahoo.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 17, 2006 11:45 AM
Subject: RE: [itzul] Sentimiento albiazul


> Kontua da Errealaren eta Alavesen koloreak berdinak
> direla eta aldaera bat behar duela (zuri eta txuri ez
> al dira berdinegiak?). Azulak ez dakit jatorria non
> duen, baina diozunez gaztelaniak ekarri du (Arabaren
> gertueneko erromantzea). Albari dagokionez,
> toponimiako forma ihartuez aparte (Albeniz herri-izena
> beharbada eta zeozerrek aipatutako adibidea), ez dut
> uste ahozkoan inoiz erabili denik. Iradokizunak
> besterik ez dira eta interesatuek erabaki dezatela
>
> --- jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
>
>> Huskeria da, baina argudio potoloez janzten denean
>> isilik geratuz gero
>> badirudi onartu egiten dituzula. Horregatik esan
>> nahi nuke "bertako
>> euskarazko hitzak erromantze-latineko forma
>> euskaratuak ziren beste
>> euskalkietan baino gehiago beharbada" ikusteko
>> dagoela. Eta batez ere, hori
>> ez da argudioa "azul" bultzatzeko, "erromantze
>> latineko forma euskaratua"
>> barik, itxura denez Hispaniako arabierak,
>> gaztelaniaren bitartez
>> (erromantze-latinetatik pasatu gabe), XX. mendeko
>> ahozko euskalki batzuetara
>> ekarri duen berba delako.
>> Arrazoiak bilatzen hasita "alba" onartzeko arrazoiak
>> bila ditzakegu
>> toponimian (cf. Peņalba: Aiarako mendia, paradoxa
>> bada ere bi izen dituena,
>> hots, Montenegro eta Peņalba; ikuspegia zer den).
>> Hau bada
>> erromantze-latinetikoa baina hori ez da arrazoi ez
>> argudio izen arrunt
>> batean alba bultzatzeko ("albaurdin" edo "albazul"
>> izango litzateke, hala
>> ere).
>> Bestalde, ez dut aurkitzen arrazoirik ez oinarririk
>> "txuri" egiteko. Izan
>> ere, mendebalde guztian eta abar, "zuri" esaten da.
>> "Txuri-urdinak"
>> Donostiakoak badira, han hala esaten delako da;
>> alegia, Bilbokoak ez dira
>> txuri-gorriak "zuri-gorriak" baizik, ezta
>> Donostiakoak zuri-urdinak
>> "txuri-urdinak" baino. Hortaz, Gasteizkoak zergatik
>> ez dira izango
>> "zuri-urdinak" eta kito? Hala dira eta, bertako eran
>> esanda.
>>
>> Jon
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: Inaki Luzuriaga [mailto:aizkomendi a bildua yahoo.com]
>>
>> Niri ordea txuri-azula oso egokia iruditzen zait
>> txuri-urdinen aldaera moduan erabilita; arrazoirik
>> ere
>> ez litzaioke faltako; izan ere, Arabako euskaratik
>> gorde diren lekukotzetatik dakigunez (toponimia,
>> Landuccio etab.), bertako euskarazko hitzak
>> erromantze-latineko forma euskaratuak ziren beste
>> euskalkietan baino gehiago beharbada (madura<padul,
>> las Gobas haitzuloak, lupua etab.)
>>
>> __________________________________________________
>> Do You Yahoo!?
>> Tired of spam?  Yahoo! Mail has the best spam
>> protection around
>> http://mail.yahoo.com
>>
>
>
> __________________________________________________
> Do You Yahoo!?
> Tired of spam?  Yahoo! Mail has the best spam protection around
> http://mail.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago