[itzul] -en/-ela

Joxe Rojas - ARTEZ itzulpengintza joxe a bildua artez.net
Ost, Urt 25, 17:45:07, CET 2006


Memoriaz ari naiz, baina uste dut biak direla onargarriak.

Dena den, uste dut zure adibidean "-ela" aldaera dela erabili beharrekoa:
forma horrek agindu zentzu handiagoa du, eta gainera esaldi konpletiboa
osatzeko egokiagoa da: "esan dizut etorri dela" esaten den modu berean osatu
behar da zuk diozun esaldi hori, besteari eskatzen diozuna zugandik alde
egitea baldin bada.

"Joan zaitezen eskatzen dizut" irakurrita, nik neu, behintzat "joan
zaitezen" eskaera egiteko arrazoia dela (eta ez eskaera bera) ulertzen dut.

Hala daukat nik ikasita behintzat...
------------------------------------------------------------
Joxe Rojas
ARTEZ Euskara Zerbitzua
94 448 00 00 - www.artez.net





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago