ER: [itzul] -en/-ela

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Urt 26, 10:11:32, CET 2006


(Ehem... Konturatuko zinetenez, gai honi zegokion aurreko nire mezua, nahiz
EUFALEBA izenburuari erantzunez joan den. Barka okerra eta endredoa.)

Ondo deskribatua dago bereizkuntza gipuzkera eta bizkaierarentzat, baina ez
dut uste euskalki guztietakoa denik. Iparraldean, berderen, nago -N egiten
direla, eta ez -LA, halako aginduzko (= -T(Z)EKO)esaldiak.
EGLUn begiratzea komeniko litzateke, hala ere, ekarriko du-eta zerbait kontu
horretaz.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Joxe Rojas - ARTEZ
itzulpengintza
Bidalia: asteazkena, 2006.eko urtarrilak 25 17:45
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] -en/-ela


Memoriaz ari naiz, baina uste dut biak direla onargarriak.

Dena den, uste dut zure adibidean "-ela" aldaera dela erabili beharrekoa:
forma horrek agindu zentzu handiagoa du, eta gainera esaldi konpletiboa
osatzeko egokiagoa da: "esan dizut etorri dela" esaten den modu berean osatu
behar da zuk diozun esaldi hori, besteari eskatzen diozuna zugandik alde
egitea baldin bada.

"Joan zaitezen eskatzen dizut" irakurrita, nik neu, behintzat "joan
zaitezen" eskaera egiteko arrazoia dela (eta ez eskaera bera) ulertzen dut.

Hala daukat nik ikasita behintzat...
------------------------------------------------------------
Joxe Rojas
ARTEZ Euskara Zerbitzua
94 448 00 00 - www.artez.net




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago