[itzul] Ji karratu /khi-karratu

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Urt 26, 09:18:15, CET 2006


Guk ere 'ji' erabili izan dugu gure ikerkuntza-lanetan, baina uste dugu
'khi' litzatekeela aukera zuzenena ('kh' proposatu genuen grekozko karaktere
hori transkribatzeko 'Minduko Pertsona-izenak' eta 'Munduko Leku-izenak'
liburuetan. Euskaltzaindiaren erabakietan ere, hori proposatzen da
"Goi-mailako ikerketetan eta oso maiztasun urriko izenekin" (C,c forman
ageri da grekozko letra hori Euskaltzaindiaren dokumentuan;
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0076.htm).

Izenen transkripzio 'arrunterako' ordea, 'k' bihurtzen da normalean; izan
ere, honela dio Euskaltzaindiaren arauak: "Greziar jatorriko pertsona-izenen
euskal forma egokituak emateko, latinaren bitartekotzak ekarri digun forma
hartuko da eta latin jatorriko izenentzat zehaztu diren egokitzapenak
gauzatuko dira." Latinez, 'ch' grafia dagokio (eta hortik ingelesez eta
frantsesezko 'chi' izena). Beraz, 'Anakarsis', 'Antioko'...

Bestetik, ez dut ulertzen zergatik 'khi-karratu', hau da, zergatik marra.
'Metro karratu'-ren parekoa da, eta uste dugu marrarik gabe erabili behar
litzatekeela, izenondo guztien gisan (eta horrela erabili dugu guk) .
Azkenik, 'koadro' ere erabil liteke, noski.

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Ander Altuna
Enviado el: jueves, 26 de enero de 2006 8:07
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Ji karratu /khi-karratu


Estatistikan /ji karratuaren banaketa/ terminoa erabiltzen da (ji
alfabeto grekoko letra bat da). Euskalterm-en, berriz, /khi-karratu/
ageri da (ji cuadrado (es); chi carré (fr); chi-square (en)). Zein
erabili behar da?

Eskerrik asko
Ander




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago