[itzul] -en/-ela
maria
maria2 a bildua euskalnet.net
Ast, Urt 26, 12:14:50, CET 2006
kaixo,
iruditzen zait hemen arazoa gaztelaniazko formak berdin-berdin egin nahi
izateagatik datorrela.
adibidez, ingelesez "I hope you like it" esaten da, alemanez "ich hoffe du
magst es", ez subjuntibo ez ezer, hizkuntza bakoitzak bere moldeak
dituelako.
euskaldunok, berriz, "gustatzea espero det" edo tankerako zerbait esaten
dugu (bueno, sena zeharo galdu aurretik, behintzat, hala zelakoan nago).
hortaz, ez dut ulertzen hainbeste buelta ibiltzea, "gusta dakizuen" esaten
duen amaren semeri/alabarik ez dagoela iruditzen zait (euskaldu zaharra ez
behintzat).
ondo izan,
maria
Message: 6
Date: Thu, 26 Jan 2006 10:17:01 +0100
From: aztiri <aztiri a bildua futurnet.es>
Subject: Re: [itzul] -en/-ela
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <43D8938D.5060204 a bildua futurnet.es>
Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1; format=flowed
Nire zalantza, ordea, subjuntibozko formekin nola erabili da:
"Errespeta dezala/dezan eskatu dio"
"Film hau gusta dakizuela/dakizuen espero dut"
Itziar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago