[itzul] -en/-ela

aztiri aztiri a bildua futurnet.es
Ast, Urt 26, 12:59:48, CET 2006


Ez dut hemen azalduko galdera zergatik egin dudan, baina baditut nire 
arrazoiak. Ez dizut esango nik horrelakoak barra-barra erabiltzen 
ditudanik, ez baititut erabiltzen, baina hor daude, eta erabiltzekotan 
NOLA erabili behar diren jakin nahi dut. Zuk ez badiozu buelta 
gehiagorik eman nahi, ez erantzun mesedez.
Hala ere, adibide bat emate arren, "ereduzko prosa gaur" helbidean 
"dakion" forma begiratuta adibidez, izen handiko hainbat idazlek 
erabiltzen dute (ez ote dira euskaldun zaharrak? Ez ote dute senik?)
Badakigu agindua emateko edo esperantza adierazteko beste modu 
"arruntagoak" badirela, baina horiekin dugu, bada, zalantza, eta 
gainerakoak bezain euskaldun direla uste dut nik behintzat, erabilera 
zabala ez izan arren.

Ondo izan zu ere.
Itziar




maria escribió:

>
> kaixo,
> iruditzen zait hemen arazoa gaztelaniazko formak berdin-berdin egin 
> nahi izateagatik datorrela.
> adibidez, ingelesez "I hope you like it" esaten da, alemanez "ich 
> hoffe du magst es", ez subjuntibo ez ezer, hizkuntza bakoitzak bere 
> moldeak dituelako.
> euskaldunok, berriz, "gustatzea espero det" edo tankerako zerbait 
> esaten dugu (bueno, sena zeharo galdu aurretik, behintzat, hala 
> zelakoan nago).
> hortaz, ez dut ulertzen hainbeste buelta ibiltzea, "gusta dakizuen" 
> esaten duen amaren semeri/alabarik ez dagoela iruditzen zait (euskaldu 
> zaharra ez behintzat).
> ondo izan,
> maria
>
>
>
>
>
> Message: 6
> Date: Thu, 26 Jan 2006 10:17:01 +0100
> From: aztiri <aztiri a bildua futurnet.es>
> Subject: Re: [itzul] -en/-ela
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <43D8938D.5060204 a bildua futurnet.es>
> Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1; format=flowed
>
> Nire zalantza, ordea, subjuntibozko formekin  nola erabili da:
> "Errespeta dezala/dezan eskatu dio"
> "Film hau gusta dakizuela/dakizuen espero dut"
>
> Itziar
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago