[itzul] Re: Re: -en/-ela
maria
maria2 a bildua euskalnet.net
Ast, Urt 26, 13:10:35, CET 2006
aizu, itziar,
barkatu nere erantzuna gaizki hartu baldin badezu, etzan hori nere asmoa
inundik ere.
esan nahi nuena zan batzutan ez dauden arazoak sortzen ibiltzen garela,
beste hizkuntza batzuetako ereduak kopiatzen saiatzen garelako, eta
horregatik erantzun dizut.
gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu
maria
From: aztiri <aztiri a bildua ...>
Subject: Re: -en/-ela
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2006-01-26 11:59:48 GMT (7 minutes ago)
Ez dut hemen azalduko galdera zergatik egin dudan, baina baditut nire
arrazoiak. Ez dizut esango nik horrelakoak barra-barra erabiltzen
ditudanik, ez baititut erabiltzen, baina hor daude, eta erabiltzekotan
NOLA erabili behar diren jakin nahi dut. Zuk ez badiozu buelta
gehiagorik eman nahi, ez erantzun mesedez.
Hala ere, adibide bat emate arren, "ereduzko prosa gaur" helbidean
"dakion" forma begiratuta adibidez, izen handiko hainbat idazlek
erabiltzen dute (ez ote dira euskaldun zaharrak? Ez ote dute senik?)
Badakigu agindua emateko edo esperantza adierazteko beste modu
"arruntagoak" badirela, baina horiekin dugu, bada, zalantza, eta
gainerakoak bezain euskaldun direla uste dut nik behintzat, erabilera
zabala ez izan arren.
Ondo izan zu ere.
Itziar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago