[itzul] Bizkaiko herri izendegia
Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque
iroque a bildua edebe.net
Ast, Urt 26, 13:50:08, CET 2006
Kontua da Espainiako Estatuaren barruan, edo mendean, ezin dela izen bereko
udalerri bat baino gehiago egon. Orain arteko izenak (Abanto-Zierbena) ez
zeukan zentzurik, Zierbena duela urte batzuk banandu zelako Abantotik.
Beraz, Aragoiko Abanto udalerri zaharragoa denez, Enkarterriko udalerriak
eraman behar "abizen" eragabe hori. Dena den, zilegi izango da Abanto
huts-hutsik erabiltzea, agiri ofizialetan izan ezik. Hala iruditzen zait
niri, nehintzat.
>
> Izendegi horretan Abanto toponimoari buruz hauxe proposatu du
> Euskaltzaindiak: "Aragoiko Abantotik bereizteko Abanto Bizkaia erabil
> bedi". Ohar hori irakurrita, harri eta zur geratu naiz, egia esan. Ez al
> da zentzuzkoagoa, bereiztekotan, Abanto Aragoi idaztea? Hau da, markatua
> Aragoikoa izatea, eta ez gurea.
> Gainera, Tolosaren kasuan ez dute Tolosa Gipuzkoa proposatu,
> Frantziakotik bereizteko.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago