[itzul] Bizkaiko herri izendegia

Ana Cristina Puelles Valle puelles.ac a bildua aju.ej-gv.es
Ast, Urt 26, 14:02:16, CET 2006


Ez dakit bada... Euskal toponimian izen asko errepikatu egiten dira. Begiratu bestela Euskaltzaindiaren orrialdean zer agertzen den "Lasarte" idazten baduzu, eta Araban zein Gipuzkoan "Lasarte" da izen ofiziala.

-----Mensaje original-----
De: Giltza-Iņigo Roque [mailto:iroque a bildua edebe.net]
Enviado el: jueves, 26 de enero de 2006 13:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Bizkaiko herri izendegia


Kontua da Espainiako Estatuaren barruan, edo mendean, ezin dela izen bereko
udalerri bat baino gehiago egon. Orain arteko izenak (Abanto-Zierbena) ez
zeukan zentzurik, Zierbena duela urte batzuk banandu zelako Abantotik.
Beraz, Aragoiko Abanto udalerri zaharragoa denez, Enkarterriko udalerriak
eraman behar "abizen" eragabe hori. Dena den, zilegi izango da Abanto
huts-hutsik erabiltzea, agiri ofizialetan izan ezik. Hala iruditzen zait
niri, nehintzat.


> 
> Izendegi horretan Abanto toponimoari buruz hauxe proposatu du
> Euskaltzaindiak: "Aragoiko Abantotik bereizteko Abanto Bizkaia erabil
> bedi". Ohar hori irakurrita, harri eta zur geratu naiz, egia esan. Ez al
> da zentzuzkoagoa, bereiztekotan, Abanto Aragoi idaztea? Hau da, markatua
> Aragoikoa izatea, eta ez gurea.
> Gainera, Tolosaren kasuan ez dute Tolosa Gipuzkoa proposatu,
> Frantziakotik bereizteko.
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago