[itzul] Zenbatero
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Al, Urt 30, 20:20:59, CET 2006
Bi arrazoi aurkitu ditut alde, eta beste bi kontra. Aldekoak:
a) Barruak baietz diosta, ongi esana dagoela, nahiz "zenbatean behin" ere
hor dagoen (duda izpirik ez digu sortzen horrek). Esaten da "zenbatetik"
ere.
b) Googlen bilatuz gero, hainbat testutan ageri da. Ereduzko Prosa Gaur
corpusean, bi aldiz.
Kontrakoak.
c) Hiztegietan ez da ageri. Hiztegi Batuan ere ez.
d) Erantzunetan, gaizki esanak daude "bi hilabetero" edo "hiru astero"
modukoak (zenbatzaile bat sartzen bada, oker).
Berdinketa nire alde hautsiko nuke nik, baina norberak ikusi behar hori.
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago