[itzul] Zenbatero

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
As, Urt 31, 08:16:50, CET 2006


Patxik berdinketa haustea nahi denez, hona nire botoa.

Hizkuntza kontu bizia da eta hiztun gehienak hori esaten hasiko balira, ba, azkenean onartu beharko genuke, baina... Nik behinik behin ez nuke bultzatuko.
"Zenbatero" bultzatuz gero, zer arrazoi izanen ditugu gero "bi astero" edo "zortzi orduro" gaizki daudela esateko?
Ongi dakigu zer gertatu den. "Egunero", "urtero" eta halakoetatik salto egin eta orain "zortzi orduro", "hiru astero" eta halako formak zabaldu dira.

Nik betiko bidetik joko nuke.

"zortzi ordutik"
"zortzi ordutik behin"
"zortzi orduan behin"

Eta "cada cuánto", "cada cuánto tiempo" galdera egiteko:
"zenbat ordutik?"
"zenbat egunetik?"
"zenbatetik?"

Zenbatetik hartu behar dut pastilla?
Zenbat ordutik hartu behar dut pastilla?

Ea beste inork berdinketa jartzen duen, edo 4-2koa.

Fernando Rey.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago