ER: [itzul] Zenbatero

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Urt 31, 10:30:47, CET 2006


Nik ere neure alea "zenbatero" (zein, okerrago, "noizero"!)berrikerien
kontra, edo, hobeto esanda, Fernandok ederki azaldutako tradiziozkoen alde.

Orokorragoa baita kontua: aldakuntza da biziaren legea, baina bizi denak
bereari eusten saiatzea ere bai, eta, dialektika horretan, bigarrena
zaintzea dagokigu guri. Bada-eta nahikoa inertzia zentrifugo gurean, eta
geuk ere alde berera bultza egiten hastea, ondo ikusia egon litekeen arren,
zorakeria da.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Julian
Bidalia: asteartea, 2006.eko urtarrilak 31 10:05
Nora: 'ItzuL'; altxupere a bildua euskalerria.org
Gaia: RE: [itzul] Zenbatero


Nik Fernandoren eta Patxiren alde: "zenbatero", ez; "zenbat ero", berriz,
bai. Baina beste gauza bat da...
(barkatu ergelkeria)
Julian

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: martes, 31 de enero de 2006 8:17
Para: altxupere a bildua euskalerria.org; ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Zenbatero


Patxik berdinketa haustea nahi denez, hona nire botoa.

Hizkuntza kontu bizia da eta hiztun gehienak hori esaten hasiko balira, ba,
azkenean onartu beharko genuke, baina... Nik behinik behin ez nuke
bultzatuko.
"Zenbatero" bultzatuz gero, zer arrazoi izanen ditugu gero "bi astero" edo
"zortzi orduro" gaizki daudela esateko?
Ongi dakigu zer gertatu den. "Egunero", "urtero" eta halakoetatik salto egin
eta orain "zortzi orduro", "hiru astero" eta halako formak zabaldu dira.

Nik betiko bidetik joko nuke.

"zortzi ordutik"
"zortzi ordutik behin"
"zortzi orduan behin"

Eta "cada cuánto", "cada cuánto tiempo" galdera egiteko:
"zenbat ordutik?"
"zenbat egunetik?"
"zenbatetik?"

Zenbatetik hartu behar dut pastilla?
Zenbat ordutik hartu behar dut pastilla?

Ea beste inork berdinketa jartzen duen, edo 4-2koa.

Fernando Rey.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago