[itzul] Zenbatero

Julian tlpmalaj a bildua lg.ehu.es
As, Urt 31, 10:05:24, CET 2006


Nik Fernandoren eta Patxiren alde: "zenbatero", ez; "zenbat ero", berriz,
bai. Baina beste gauza bat da...
(barkatu ergelkeria)
Julian

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: martes, 31 de enero de 2006 8:17
Para: altxupere a bildua euskalerria.org; ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Zenbatero


Patxik berdinketa haustea nahi denez, hona nire botoa.

Hizkuntza kontu bizia da eta hiztun gehienak hori esaten hasiko balira, ba,
azkenean onartu beharko genuke, baina... Nik behinik behin ez nuke
bultzatuko.
"Zenbatero" bultzatuz gero, zer arrazoi izanen ditugu gero "bi astero" edo
"zortzi orduro" gaizki daudela esateko?
Ongi dakigu zer gertatu den. "Egunero", "urtero" eta halakoetatik salto egin
eta orain "zortzi orduro", "hiru astero" eta halako formak zabaldu dira.

Nik betiko bidetik joko nuke.

"zortzi ordutik"
"zortzi ordutik behin"
"zortzi orduan behin"

Eta "cada cuánto", "cada cuánto tiempo" galdera egiteko:
"zenbat ordutik?"
"zenbat egunetik?"
"zenbatetik?"

Zenbatetik hartu behar dut pastilla?
Zenbat ordutik hartu behar dut pastilla?

Ea beste inork berdinketa jartzen duen, edo 4-2koa.

Fernando Rey.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago