[itzul] Zenbatero
L. Azkune
laxaro a bildua sjloyola.org
As, Urt 31, 11:04:07, CET 2006
Guk hori adierazteko, Azpeitia alde honetan "zenbatean behin" erabiltzen
dugu. Hizkera arruntean ez dut behin ere entzun "zenbatero" esaten eta
esango nuke "hamabostero" baino arruntago zaidala belarrira "hamabostean
behin".
Laxaro
----- Original Message -----
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 31, 2006 10:14 AM
Subject: RE: [itzul] Zenbatero
"Zenbatetik?" esanda, zerbait falta zait. "Zenbatetik zenbatera?" bai.
Bestalde, "zenbatero?" bezala "hainbatero" ("hainbatero-hainbatero") ere
zaku berean sartuko nuke, ondo ala txarto dauden jakin barik. Nik erabiltzen
ditut horiek biok, nahiz eta gero "hiru egunean behin" esan, ez dut
erabiltzen ostera "*hiru egunero", ez "*hiruro", baina bai "hamabostero" =
hamabostaldiro (cf. "hamabosta emon dau oporretan").
Jon
-----Mensaje original-----
De: Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
[mailto:fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es]
Enviado el: martes, 31 de enero de 2006 8:17
Para: altxupere a bildua euskalerria.org; ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Zenbatero
Patxik berdinketa haustea nahi denez, hona nire botoa.
Hizkuntza kontu bizia da eta hiztun gehienak hori esaten hasiko balira, ba,
azkenean onartu beharko genuke, baina... Nik behinik behin ez nuke
bultzatuko.
"Zenbatero" bultzatuz gero, zer arrazoi izanen ditugu gero "bi astero" edo
"zortzi orduro" gaizki daudela esateko?
Ongi dakigu zer gertatu den. "Egunero", "urtero" eta halakoetatik salto egin
eta orain "zortzi orduro", "hiru astero" eta halako formak zabaldu dira.
Nik betiko bidetik joko nuke.
"zortzi ordutik"
"zortzi ordutik behin"
"zortzi orduan behin"
Eta "cada cuánto", "cada cuánto tiempo" galdera egiteko:
"zenbat ordutik?"
"zenbat egunetik?"
"zenbatetik?"
Zenbatetik hartu behar dut pastilla?
Zenbat ordutik hartu behar dut pastilla?
Ea beste inork berdinketa jartzen duen, edo 4-2koa.
Fernando Rey.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago