[itzul] botaguas

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Ost, Uzt 5, 12:23:44, CEST 2006


Ez dut inon aurkitu; erderazkoetan ere ez (MM, Seco...). Eraikuntza-enpresa
baten webguneak "escurrideros de agua pluvial para evitar escurrimientos y
filtraciones" dela dio; ingelesez "verge ridge tile" denez "gailur ertzeko
teila" izan zitekeen baina nik dudan hori ez da teilatukoa, fatxadakoa
baizik; izatez "teila" ere ez da: horman jartzen den  traba moduko bat da,
euria egiten duenean urak fatxadari kalte egin ez diezaion jartzen dena.
Pilota partida batean "botaria" izango litzateke baina...Laguntzerik bai?

Begoña Azpiri Eguren
Eibarko Udala / Itzulpen Zerbitzua / Ego Ibarra batzordea
Untzaga plaza z/g, Eibar, 20600
e-postak: egoibarra.ei a bildua eibar.net - itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Telefonoak: 943708421/23
webgunea: www.egoibarra.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago