[itzul] ER: que no te resbale

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Uzt 27, 13:24:10, CEST 2006


Badakit alferrik ari naizela, eta gogaikarria dela gogoraraztea, baina,
kanpaina baldin bada, izango du diseinatzaile bat noski, guztion diruek
ordaindua, eta hari egin behar genioke gogor (h)astapenetik kontuan hartzeko
bi hizkuntzatan joango dela leloa, eta apur bat bridatzeko bere
gaztelania-jolas bipilok.

Egiturazko akats hori konpontzen ez den bitartean (alegia, dena bukatutakoan
"tira, elebidundu ezank orain hori" esaten zaigun bitartean), petatxuak
jartzen arituko gara, eta izerdia debalde xahutzen, zer eta, gogoz beste,
egiturazko oker horri iraunarazten laguntzeko.

Alegia, olioz ez ezik, gurinez ere sartzen digutela egunero porrua
"elebitasun" merkearen kontura poltsikoa forratzen duten halako askok.

Barkatu irristada, eta eutsi, hala ere, ahal dentxoarekin.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: aztiri
Bidalia: asteazkena, 2006.eko uztailak 26 15:30
Nora: Itzul
Gaia: [itzul] que no te resbale


Olioa edonon ez botatzeko kanpaina batean lelo hori erabili nahi dute:
"que no te resbale".
Euskaraz zentzu bikoitz hori nola adieraz daitekeen galdetu digute,
baina beroa edo opor beharra dela eta ez zaigu ezer bururatzen...
Zuen proposamenak eskertuko genituzke.
ml skr
Itziar




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago