[itzul] Bi puntuen aurrerretik eta atzetik

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
As, Eka 6, 11:01:36, CEST 2006


> Egun on, lagunok!
> 
> 	Ortotipografia kontua da. Mota honetako esaldia dugu:
> 
> 	"Horren barruan Mikelek:
> 				- Akzioak erosiko ditu.
> 				- Salerosketak egingo ditu..."
> 
> 	Hau da, bi puntuen aurretik subjektua agertzen da, baina ez aditzik.
> 
> 	Zalantza da honelako zerrendak ematerakoan:
> 
> 	a) "Horren barruan Mikelek:"	ala
> 
> 	b)  Horren barruan Mikel:
> 
> 	Zeren batzuetan argi dago bi punturen aurretik zein atzetik
> komunztadura egon behar dela, baina bestetan ez horrenbeste.
> 
> - "Behi eroak" liburuan, esaterako: ENEKO: Jan egin ditut. ENEKO: Zer ba?
> 	Hor ulertzen dugu Enekok (dio) edo antzekoren bat.
> 
> - "Berria" egunkarian:  Garaikoetxea: "Euskal Herriaren lehia Europan
> dago".
> 	Hor ere Garaikoetxeak hauxe diola edo antzekoren bat ulertzen dugu.
> 
> 	Aldez aurretik, eskerrik asko,
>                                                                    Bittor
> Arbizu
> 	
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago