[itzul] Bi puntuen aurrerretik eta atzetik
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    As, Eka  6, 12:28:11, CEST 2006
    
    
  
	Galdera honek unibertsitatean egiten genituen azterketak ekarri
dizkit gogora:
>>Marka itzazu zuzenak direnak.
	1. Ugaztunak:
		a) Poloan bizi dira.
		b) Ahoa daukate.
		c) Sagar tarta jaten dute.
	2. Txerriek:
		a) Piperrautsa jaten dute, txorizo gorriak emateko.
		b) Txerrikeriak egiten dituzte.
		c) Lasai-lasai bizi dira txerri-kortetan.
...<<
	Nik esango nuke nekez eman daitekeela araurik horrelakoen
komunztadurarako. Zuhurrena, beharbada, lehen perpausaren [a) atalaren]
komunztadura zaintzea da.
Asier Larrinaga
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago