[itzul] Servicio de orientación a la actividad física
    Jabier Zabaleta 
    euskara a bildua oriora.com
       
    Ast, Eka  8, 10:09:11, CEST 2006
    
    
  
Orioko Udaleko Kirol batzordeak zerbitzu bat jarri nahi du abian,  
herritarrei orientabideak emateko, jakin dezan bakoitzak nolako kirol  
edo jarduera fisikoa datorkion ondoen.
Hemen azaltzen da zer den zerbitzua:
http://www.irun.org/irunkirol/indexeus.htm
Zerbitzu hori martxan dago, itxuraz, Espainiako hainbat erkidegotan  
eta "Servicio de orientación a la actividad física (SOAF)" esaten  
zaio gaztelaniaz. Gipuzkoan Irunen bakarrik dagoela esan dit Orioko  
kirol teknikariak eta han "Jarduera fisikorako orientabide zerbitzua  
(JFOZ)" itzuli dute.
Ez daukat ezer itzulpen horren kontra; zuzen-zuzena da. Baina kontua  
da zerbitzu  hori siglen bidez ezagutzen dela gaztelaniaz eta,  
jakina, euskarazko siglak esan ezinak dira. Ondorioa betikoa da  
(IVAPekin ere berdin gertatu zitzaigun):  Googlen bilaketa azkar bat  
eginda, konturatu naiz dagoeneko hasita daudela batzuk euskarazko  
testuetan ere SOAF erabiltzen.
Zerbitzua berria denez, beharbada garaiz gaude oraindik euskarazko  
izen erabilgarri bat asmatzeko eta horren erabilera zabaltzeko. Nik,  
behintzat, nahiko nuke Orioko zerbitzua izen egoki batez "bataiatzea".
Proposamenik bai?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko euskara teknikaria
943 13 44 09
euskara a bildua oriora.com
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago