[itzul] "Baja eman naiz"
alet8 a bildua gipuzkoa.net
alet8 a bildua gipuzkoa.net
Ast, Eka 8, 13:14:16, CEST 2006
"baja eman naiz" uauuuu...
Non dago zuzenketa?
Nik iseka ikusten dut.
Dena dela, Barkatu, Igor, nire aurreko mezua gogor samarra izan delako eta ez dut uste merezi zenuenik.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon
Enviado el: osteguna, 2006.eko ekainak 8 13:10
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "Baja eman naiz"
Mesedez, gauzak bere onetik atera barik! Igorrek zuzenketa txii bat egin du, beharbada batzuk ez zarete konforme egongo, baina ez dut uste hainbesterako izan denik. Eta zuzenketak ondo datoz, ze kristo, elkarrengandik zertxobait ikasteko bada ere.
Joserra egiluz
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de txema
Enviado el: jueves, 08 de junio de 2006 13:06
Para: odriozola a bildua euskalerria.org; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "Baja eman naiz"
Aizu, Igor, eta itzultzailea zarenez, ez duzu jakingo ba euskara jatorrean
nola emanten den gaztelaniazko "mear fuera del tiesto" esamoldea, ezta?
----- Original Message -----
From: "Igor Odriozola" <odriozola a bildua euskalerria.org>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 08, 2006 12:57 PM
Subject: [itzul] "Baja eman naiz"
Bueno, zurrunbilo honetan gauden guztioi.
Hasteko, denbora soberan, ez, egia esan. Itzultzaile, bai, beste gauza
askoren artean, eta aspertu, ez (ez dakit nork idatzi duen moduan). Uste
dut, gainera, "itzul" zerrenda horretarako gailu bat dela, ez dakit zer
pentsatuko duzuen horri buruz. Hala ere, zuzendutakoak inori min egin badio
(ez niri, Deņek uste duen bezala), ez da nire asmoa izan. Dena dela,
iruditzen zait akats hori euskaraz erraztasun handirik gabe aritzen diren
askok egiten dutela, zabaltzen ari dela eta zuzendu beharrekoa dela.
Besterik ez.
Nik idatzitako honetan gauza asko egongo dira zuzendu beharrekoak, seguru,
eta, hala balitz, gustura hartuko nituzke zuen zuzenketak.
Eskerrik asko,
Igor Odriozola
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago