[itzul] "Baja eman naiz"

Oihana Lertxundi olertxundi a bildua zarautz.org
Ast, Eka 8, 13:22:06, CEST 2006


Ba, ni igual nekagarri samarra izango naiz tematzen naizenean, baina, berriz esango dut: benetan helburua akatsak zuzentzea bada, zergatik ez dugu alternatiba zuzenagoa ematen (gure ustez hala dena, behintzat), besteen akatsak agerira atera eta konponbiderik eman gabe bere horretan utzi beharrean? 
Askotan (eta honekin ur handi samarretan sartzera noa) horrek pentsarazten dit jendeak ez oten dituen besteen akatsak nabarmentzen bere nagusitasuna-edo azaldu nahian.

Eta borobiltzeko, Joserrari: "Uau, Deņe..." ze zuzenketa klase da hori?

(Igor, badakit hala ematen duela, baina ez da zure kontrako gerra partikularra; halaxe gertatu da oraingoan, hainbestetan gordetakoa blaust atera zaidalako oraingoan. Ahal den neurrian, ez hartu txarrera)

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Kepa Diegez
Enviado el: jueves, 08 de junio de 2006 13:01
Para: odriozola a bildua euskalerria.org; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "Baja eman naiz"


Neu ere Igorrekin bat nator. Zuzenduz ikasten da eta nolako zerrenda
den hau kontuan harturik, denok ikasteko gaude.

2006/6/8, Igor Odriozola <odriozola a bildua euskalerria.org>:
> Bueno, zurrunbilo honetan gauden guztioi.
>
> Hasteko, denbora soberan, ez, egia esan. Itzultzaile, bai, beste gauza
> askoren artean, eta aspertu, ez (ez dakit nork idatzi duen moduan). Uste
> dut, gainera, "itzul" zerrenda horretarako gailu bat dela, ez dakit zer
> pentsatuko duzuen horri buruz. Hala ere, zuzendutakoak inori min egin badio
> (ez niri, Deņek uste duen bezala), ez da nire asmoa izan. Dena dela,
> iruditzen zait akats hori euskaraz erraztasun handirik gabe aritzen diren
> askok egiten dutela, zabaltzen ari dela eta zuzendu beharrekoa dela.
> Besterik ez.
>
> Nik idatzitako honetan gauza asko egongo dira zuzendu beharrekoak, seguru,
> eta, hala balitz, gustura hartuko nituzke zuen zuzenketak.
>
> Eskerrik asko,
>
> Igor Odriozola
> _________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
> ___________________________________________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>


-- 
Kepa Diegez



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago