[itzul] ER: Nori/nora begiratu?

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Eka 9, 15:53:18, CEST 2006


"Bistaratu zait" duzu, beharbada, hurbilena, joskera horretan.

"Begirale" hitza duzu, besteak beste, begiratu=zaindu/jagon adieratik
eratorria. Adiera horretan, sinonimoon joskera bera erabiltzen da
(begiratuko=zainduko ditut/zaitut).

Bestalde, oso hurbil geratzen dira adiera biak honelakoetan:

Begira ezazu zer ordu den.

Horren antzeko esanahikoetan (objektua abstraktua denean, alegia), nahiz eta
perpausik ez egon, esango nuke joskera horixe erabiltzen dugula (nahiz eta
"zaindu" ideiarik ez adierazi):

Begira ezazu/itzazu erlojua/emaitzak.

Antzekoa da "jarraitu"ren jokabidea:

Jarraitu horri
Jarraitu emanaldia

"Itsasoari/itsasora begiratu" bereizkuntza, berriz, argiagoa da. NORArekin,
lekua adierazten da; ZERIrekin, berriz, nolabaiteko "entea". Kamera ere,
hain zuzen, lekutzat ez ezik, nolabaiteko begi "entifikatu"tzat ere irudika
daiteke. Oso orokorra da bereizkuntza hori: "gobernura/gobernuari bidali"...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Igor Odriozola
Bidalia: ostirala, 2006.eko ekainak 9 14:06
Nora: Kepa Diegez; itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Nori/nora begiratu?


Hau gauza bitxia...

Ez nuen inoiz ere pentsatuko "vigilare" aditzetik datorrela. Interesgarria,
benetan.

Ados, aipatu duzunarekin. Bestalde, nire posta-zerbitzuaren web orrian
agertzen den "Postontzia begiratu" modukoak zuzenak dira? Eta nola esango
zenukete: "kamerari begiratu" ala "kamerara begiratu"? Bi testuinguru
ezberdinetan, akaso? Lehenengoan, kamerari objektu gisa begiratzeko (hau
da, objektibora ez, oro har), eta bigarrena kamera aurrean jokatzen ari den
norbaiten begirada zuzena grabatzeko? Ala alderantziz?

Eskerrik asko, berriro ere,

Igor Odriozola

----------------------------------------------------------

>Ereduzko prosan proba eginez gero -itsasoari, itsasora, kaleari,
>kalera begira- askoz adibide gehiago agertzen dira "-ra begira".
>Agian, "-ri begira" gauzekin erabiltzen da nolabaiteko
>pertsonifikazioa eginda, edo. "Begiratu" aditzaren erregimenari
>dagokionez, bi adiera dira, ezta? bata, Nor-Nori-Nork "so egin edo
>behatu" eta bestea, "Nor-Nork", zaindu edo jagon. Kontuan hartu
>latinetik datorrela "vigilare" aditzetik hain zuzen ere eta "begi"
>hitzarekin nahastu bide dela. Bizkaieraz "begitu" ere erabiltzen da.
>Beraz, nire ustez, ezin da alderatu "-ratu"-dun beste aditzekin.
>
>2006/6/9, Igor Odriozola <odriozola a bildua euskalerria.org>:
>> Eguerdi on danoi,
>>
>> "Begiratu" aditzak buruhauste bat baino gehiago sortu dit azkenaldion.
>> Batzuetan nori/zeri, beste batzuetan nora. Ez dakit bien arteko aldea
ondo
>> zein den. "Itsasoari begiratu", "Itsasora begiratu", lehenengoak
konkrezioa
>> adierazten du?
>> Bestalde, "begiratu" ez litzateke erabili beharko "etxeratu", "kaleratu"
>> eta antzekoen moduan? Hau da, "begiratu zait"? Hala "begitandu" aditzak
>> betetzen du funtzio hori (nahiz eta beste adiera bat izan)?
>>
>> Inor erantzuteko prest balego, eskerrik asko aldez aurretik,
>>
>> Igor Odriozola
>> _________________________________________________________
>> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>>
___________________________________________________________________________
________________
>> Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>>
>
>
>--
>Kepa Diegez
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago